'Gure moda gaur 2012'
Moda gipuzkoarrak Illumbe jantziko du maiatzaren 3an
Maiatzaren 3an 'Gure moda gaur 2012' lelopean Gipuzkoako 15 diseinugilek euren proposamenak aurkeztuko dituzte iluntzeko
20:00etan hasiko den izango den ekitaldian Ilumbeko Joy Eslava aretoan.
Ekitaldi hau Udaletxeko prentsa aretoan aurkeztu zen eta beran iragarri zen aurten jarduera honek egun bakar bat izango duela,
babesle batek maiatzaren 4an Victoria Eugenia antzokian egitekoa zen desfilerako bere laguntza bertan behera utzi duelako.
Antolatzaileek espero dute 2016rako Modaren Asteak aste osoan zehar irautea, Josu Ruizek, Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkariak, adierazi du jarduera honen xedea dela hiria modaren erreferentzia izatea.

