Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herriko euskaltegietan euskara ikastaroak egin dituzten merkatariei diru laguntzak emango dizkie Eibarko Udalak

Herriko euskaltegietan euskara ikastaroak egin dituzten merkatariei diru laguntzak emango dizkie Eibarko Udalak

2010/08/27

Datorren asteartean amaituko da eskaerak egiteko epea.

Eibarko Udalak diru laguntza emango die 2009-2010 ikasturtean herriko euskaltegi homologatuetako euskalduntze-alfabetatze ikastaroetan parte hartu dutenei. Besteak beste, merkatariak eta ostalariak edo zerbitzuen sektoreko enplegatuak lagunduko ditu eta matrikularen kostuaren %50a ordainduko die. Horretarako Eibarren erroldatuta egon beharko dute eta gutxienez, %85eko asistentzia izan beharko dute.

Eskaerak egiteko epea datorren asteartean amaituko da eta Eibarko Herritarren Zerbitzurako bulegoan aurkeztu beharko dira.

- Diru-laguntza eskatzeko epea zabalik Eibarko euskaltegi homologatuetan euskalduntze-alfabetatze ikastaroak egin dituztenentzat Eibarko Udala

Herriko euskaltegietan euskara ikastaroak egin dituzten merkatariei diru laguntzak emango dizkie Eibarko Udalak

Matrikularen %50 ordainduko zaie.