Hiriko ostalariak, eguraldi onaren zain
Terrazak dituzten tabernariek uztaila oso txarra izaten ari dela diote.
Euria izan da nagusi uztailean eta horrek eragina izan du hiriko ostalaritzan, izan ere, jendea ez da terrazetan esertzen. Ondorioz, ostalariek uztaila oso hilabete txarra izaten ari dela diote. Euria eguraldirik okerrena dela gaineratzen dute, inguruko turistak ez baitira hirira etortzen eguna pasatzera.
Hala ere, abuztuan eguraldi hobea egingo duenaren itxaropena dute baita Aste Nagusiak, Musika Hamabostaldiak eta Zinemaldiak egoera hobetuko dutenarena ere.
- «Lo mejor para las terrazas, cielo nublado» El Diario Vasco

