Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribitik Mallorcarako eta Erromarako hegaldiak asteburu honetan hasiko dira

Hondarribitik Mallorcarako eta Erromarako hegaldiak asteburu honetan hasiko dira

2011/07/22

Bihar izango da Mallorcarako lehen hegaldia eta igandean, berriz, Erromarakoa.

Uda iristearekin batera, Hondarribiko aireportuak hegaldi berriak eskaini ohi ditu. Azken urteetan Mallorcarako (Balear uharteak) hegaldi zuzenak izan dira eta aurten, berrikuntza gisa, Erromara (Italia) ere joan ahal izango da. Mallorcarako lehen hegaldia bihar izango da eta Erromarakoa, berriz, igandean.

Mallorcarako hegaldiak asteartetan, ostegunetan eta larunbatetan izango dira irailaren 3a arte. Erromara, berriz, asteartetan eta igandetan, irailaren 4a arte.

- Hondarribia a Mallorca por 36 euros El Diario Vasco

Hondarribitik Mallorcarako eta Erromarako hegaldiak asteburu honetan hasiko dira

Irailera arte egongo dira Mallorcarako eta Erromarako hegaldiak.