Iaz baino turista gutxiago dabil EAEn
Beherakadak kostaldeko gainerako herrietan baino eragin gutxiago izan du Donostian.
Eustatek jakitera emandako datuen arabera, EAEko bidaiari kopurua % 4 murriztu da aurten aurreko urteko garai berarekin konparatuta. Estatutik datozen bisitariak jaitsi dira bereziki, % 6ko beherakada izan baitute. Gure lurraldean gaua igarotzen dutenen kopurua ere % 6 jaitsi da. Hori gehiago nabaritu dute kostaldeko herrietako ostalariek, Donostiakoek baino. Landetxeetako datuek, aldiz, zertxobait gora egin dute (% 1) eta gaua bertan igarotzen dutenen kopurua, berriz, % 4 igo da.
Ostalariek uste dute beherakadaren arrazoiak krisi ekonomikoa eta eguraldiaren ezegonkortasuna direla.
- El turismo ha caído en la CAV un 4% durante el mes de junio Eitb24
-El verano arranca en Gipuzkoa con un descenso de viajeros y de pernoctaciones hoteleras El Diario Vasco

