Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igandeetan zabaltzeko mugak ezartzen dituen legea indarrean dago

Igandeetan zabaltzeko mugak ezartzen dituen legea indarrean dago

2008/07/18

Eusko Jaurlaritzak Merkatal jarduerari buruzko legea moldatu du.

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 25ean onartutako legea indarrean dago uztailaren 7az geroztik. Merkatal jarduerari buruzko legeak jasandako aldaketen ondorioz, 150 eta 400 metro koadro arteko dendek ezingo dute astean 72 ordu baino gehiagoz zabaldu, ezta urtean zortzi igande baino gehiagotan ere.

Neurri horren bidez, bidegabeko lehia geldiarazi, eta lan arloa eta familia bateragarriagoak bihurtu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, okindegiek, gozo dendek, prentsa saltokiek, gasolindegiek, loradendek, tren nahiz autobus geltokietako dendek eta mugetako dendek ez dute neurri hori bete beharko. Guztira, mila komertzio ingururi eragingo dio erabakiak EAEn, eta horietako 350en jabeek jatorri asiarra dute.

Aurreko igandean Donostiako bazar txinatarrak zabalik zeuden eta jabeetako batzuk ez zuten legearen aldaketaren berri. Hala ere, legea uztailaren 7az geroztik indarrean dagoenez, beste zazpi igandetan bakarrik zabaldu ahal izango dute. Neurri hori betetzen ez badute 25.000 eta 900.000 euro arteko isunak jasoko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak informazio foiletoak eta araudiaren nondik norakoak mandarin hizkuntzara ere itzuliko ditu, Euskadiko Txinatarren Elkarteak eskatu bezala.

- Los bazares chinos abren pese a la ley que limita la apertura en domingo Noticias de Gipuzkoa

Igandeetan zabaltzeko mugak ezartzen dituen legea indarrean dago

Bazar txinatarrek ere ezingo dute zabaldu igandetan