Hemen zaude: Hasiera Albisteak Janari-dendetan euskara erabiltzeko materiala kaleratu du Azkoitiko Udalak

Janari-dendetan euskara erabiltzeko materiala kaleratu du Azkoitiko Udalak

2011/07/22

Herriko okindegietan, fruta-dendetan, harategietan, arrandegietan eta janari-dendetan banatu ditu.

Azkoitiko Udalak janari-dendetan euskara erabiltzeko gida-liburua eta CDa argitaratu ditu. Bertan, eguneroko lanerako baliagarri izan daitekeen materiala jaso du: hiztegiak, ohiko hitzen zerrendak, oharren eta kartelen ereduak, eta abar. Gainera, norberak bere saltokiko beharren arabera moldatu ahal izateko moduko materiala da.

Herriko okindegietan, fruta-dendetan, harategietan, arrandegietan eta janari-dendetan banatu ditu bai gida-liburua bai CDa. (Noticias de Gipuzkoa)

- Arrandegi eta frutategietan ere euskaraz kanpaina abian dago El Diario Vasco

Janari-dendetan euskara erabiltzeko materiala kaleratu du Azkoitiko Udalak

Saltokien beharren arabera moldatu ahal izango da materiala.