Kalitatezko Q ziurtagiria eskuratzeko kanpaina gaur jarriko da martxan
EAEn 272 turismo establezimenduk dute ziurtagiria.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Departamentuak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak gaur jarriko dute martxan Kalitatezko Q ziurtagiria eskuratzeko kanpaina. Dagoeneko ziurtagiri hori duten establezimenduak ezagutzera ematea eta ziurtagiria lokal gehiagok lortzea izango da kanpainaren helburua. Horretarako EAEko 26 udalerritan egingo dituzte jarduerak.
EAEn 272 turismo-establezimenduk dute Kalitatezko Q ziurtagiria. Ondorioz, bigarrena da Estatuan Q ziurtagiria duten establezimenduen zerrendan, Andaluziaren atzetik.
- Euskadi
lidera junto a Andalucía el ranking de locales turísticos con la Q Deia
- Euskadi,
segunda comunidad con más distinciones de calidad en el turismo Noticias de
Gipuzkoa

