Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren egoitza Prim kaletik Benta Berri auzora aldatu dute

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren egoitza Prim kaletik Benta Berri auzora aldatu dute

2008/08/26

Bulego horretan, edozein zerbitzuren inguruan kontsumitzaileak izan ditzakeen zalantzak argitzen saiatzen dira.

Donostiako Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren egoitza Prim kaletik Benta Berri auzoko Manuel Lekuona 7 helbidera aldatu dute. Bulego horretan edozein zerbitzuren inguruan kontsumitzaileak izan ditzakeen zalantzak argitzen saiatzen dira. Hitzordua aurrez telefonoz zehaztea beharrezkoa da, 943 451 665 edo 943 458 375 telefono-zenbakietara deituta.

Joan den urtean jasotako kexa gehienak, telefonia zerbitzuen ingurukoak izan ziren. Guztira, 2.995 kontsulta izan zituzten bulegoan, horietatik 679 tramitatu zituztelarik ofizialki. Erreklamazio horietatik 301 gehiegizko fakturengatik, zerbitzu gabeziagatik edota kontratuko baldintzak (telefono finkoa, sakelakoa edo ADSL) ez betetzeagatik tramitatu zituzten. Azkenik, sakelako telefono aparatua egoera txarrean izateagatik 24 erreklamazio jaso zituzten 2007an.

- La Oficina Municipal del Consumidor traslada su sede de Prim a Venta Berri El Diario Vasco

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren egoitza Prim kaletik Benta Berri auzora aldatu dute

Kontsumitzaileen bulegora joan aurretik hitzordua finkatu behar da telefonoz.