Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak babesteko "Kontsumo Bira"

Kontsumitzaileen eskubideak babesteko "Kontsumo Bira"

2008/07/11

Donostian, Gasteizen, Bilbon, Getxon, Laudion, Beasainen, Santurtzin, Barakaldon eta Irunen izango da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Kontsumo Bira jarri du abian. Kontsumitzaileen eskubideen defentsarako informazioa eta prestakuntza eskaintzea du helburu egitasmoak. Horretarako bidai eta garraio, telefonia eta bermeen inguruko gaiak landuko dituzte, horiek baitira EAEn erreklamazio gehien izaten dituzten arloak.

Ekimena martxan da dagoeneko. Egun hauetan Gasteizko Ama Birjin Zuriaren plazan dago eta uztailean Laudio eta Getxo ere bisitatuko ditu. Irailean eta urrian, berriz,  Bilbo, Donostia, Beasain, Santurtzi, Barakaldo eta Irunen egongo da.

Uztailean, uda izanik, bidaiak eta garraioa izango dira Kontsumo Biraren ardatz nagusiak. Irailean eta urrian, berriz, telefonia eta bermeei buruzko ekintzak landuko dituzte. Herri bakoitzean iraungo duen hiruzpalau egunetan bidaia eta garraioei buruzko informazioa eta joko multimediak topatuko dituzte hurbiltzen direnek.

- Kontsumitzaileen eskubideak babesteko ekimena abian jarri da Berria