Larratxo auzoko saltokietako langileen %46k ulertzen du euskaraz
Bizarrain elkarteak auzoko 50 dendetan egin du galdeketa.
Altzako Bizarrain elkarteak Larratxo auzoko saltokietan jendaurrean lan egiten duten langileen euskara ezagutza aztertu du. Horretarako, elkarteko teknikaria 50 dendetan izan da. Ateratako ondorioen arabera, 126 pertsonek egiten dute lan jendaurrean eta horietatik 58 (%46) bezeroei euskaraz ulertzeko gai dira. Beste 53k (%42), berriz, bezeroei euskaraz erantzuteko adinako ezagutza dute.
Emaitzak ikusita, Bizarrain elkarteak Larratxoko saltokietan erosketak euskaraz egiteko gonbita luzatu die auzotarrei.
- Ia erdiek! Bizarrain elkartea


