Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoan hasiko dira Donostiako Hydra kirol instalazioen lekuan hotela eraikitzen

Martxoan hasiko dira Donostiako Hydra kirol instalazioen lekuan hotela eraikitzen

2010/09/03

Udalak 50 logelako hotela eraiki nahi du eta zazpi enpresak hotela eraikitzeko interesa agertu dute.

Duela hainbat urte argitaratu zen Hydra Ondarreta kirol instalazioak itxi eta hotel bat eraikitzeko asmoa. Denbora batez geldirik egon ostean, proiektuak indarra hartu du berriro eta dagoeneko lehiaketako baldintzak nahiko adostuta daude. Aurreikuspenen arabera, martxorako aukeratuta egongo da obra egingo duen enpresa eta orduan hasiko dira lanak. Eraikina inguruko paisaian ahalik eta egokien txertatzen saiatuko da Donostiako Udala.

Horregatik, hotel txikia eraiki nahi du, 50 logela ingurukoa. Behe-solairua eta beste hiru solairu izango ditu, baita terraza eta kafetegia ere. Gainera, igerilekua eta gimnasioa jartzea aztertzen ari dira. Dagoeneko zazpi enpresak agertu dute hotel berria eraikitzeko interesa.

- El hotel que sustituirá a Hydra iniciará su construcción el próximo marzo El Diario Vasco

Martxoan hasiko dira Donostiako Hydra kirol instalazioen lekuan hotela eraikitzen

Hotel berrian igerilekua jartzea aztertzen ari dira.