Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkatariek eta ostalariek kudeaketarako euskarazko aplikazio informatikoak jartzeko diru laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

Merkatariek eta ostalariek kudeaketarako euskarazko aplikazio informatikoak jartzeko diru laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

2010/03/12

Softwarea erosteko laguntza emango du, hardwarea erosteko ez.

Elgoibarko Udalak herriko merkatariek eta ostalariek kudeaketarako euskara hutsezko aplikazio informatikoak erosteko diru laguntzak emango ditu. Gehienez ere aplikazioaren kostuaren %50 hartuko du bere gain, beti ere 600 euro baino gutxiagokoa bada kostua. Diru laguntza softwarea erosteko erabili beharko da, ez hardwarea erosteko.

Bestalde, saltokietako eta ostalaritza lokaletako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak emango ditu. Errotuluaren kostuaren %40 ordainduko du, gehienez ere 240 euro. Errotuluak ongi idatzita egon behar du eta Euskara Zerbitzua arduratuko da hori kontrolatzeaz. Gainera, izen-abizenak bakarrik dituzten errotuluak ez dira finantzatuko.

Bi laguntzetarako eskariak egiteko epea urriaren 31 arte egongo da zabalik.

- Elgoibarko Udalerrian euskara sustatzeko jardueratarako dirulaguntzak emateko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
- Programa municipal de subvenciones para impulsar el uso del euskara El Diario Vasco

Merkatariek eta ostalariek kudeaketarako euskarazko aplikazio informatikoak jartzeko diru laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

Software aplikazioentzat izango da diru laguntza.