Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkatarien laguntza teknikorako kabineteak ezartzeko edo mantentzeko laguntzak emango dituzte

Merkatarien laguntza teknikorako kabineteak ezartzeko edo mantentzeko laguntzak emango dituzte

2008/11/18

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaren zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagoko izango.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak diru laguntzak emango ditu Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteak ezarri edo mantentzeko. Bulego horietan merkataritza banaketan espezializaturiko teknikari batek doako aholkularitza emango die merkatariei.

Diru laguntza jaso dezaketen hiru kabinete mota daude: Merkaguneei lotutakoak, merkataritzako gune garrantzitsuei loturikoak eta Elkarguneei lotutakoak. Laguntzaren onuradunak 30.050 euro jasoko ditu gehienez eta horietatik 750 euro aparteko bidaia eta janaria ordaintzeko izango dira. Eskaerak azaroaren 29a baino lehen egin behar dituzte.

- Merkatarien laguntza teknikorako kabineteak ezartzeko edo mantentzeko laguntzak. 2008 Euskadi.net