Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkatarientzako euskara ikastaroak antolatuko dituzte Gasteizen

Merkatarientzako euskara ikastaroak antolatuko dituzte Gasteizen

2010/08/03

Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak "Euskaraz maite zaitut" kanpaina jarri dute martxan.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Euskaraz maite zaitut kanpaina jarri dute martxan, hirian euskararen erabilera sustatzeko. Horrela, oraindik euskarara hurbildu ez direnak erakarri, duela hainbat urte euskara ikasi zutenak erabiltzera bultzatu eta euskaldunak euskaraz antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Horretarako, euskara ikastaroak eskainiko dizkiete merkatariei, gurasoei eta etorkinei. Gainera, bekak eta diru laguntzak emango dizkiete euskaltegietako ikasleei.

Kanpainaren berri emateko 18.000 esku-orri eta CD, eta txartelak banatuko dituzte. Gainera 240 irrati iragarki egingo dituzte eta bideo bat zabalduko dute gizarte-sareetan.

- Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiarazi dute Gasteizko Udala

Merkatarientzako euskara ikastaroak antolatuko dituzte Gasteizen

Bekak eta diru laguntzak ere emango dituzte.