Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkataritza establezimenduak euskalduntzeko epea urtebete atzeratu da

Merkataritza establezimenduak euskalduntzeko epea urtebete atzeratu da

2010/07/23

Eusko Jaurlaritzak ez direla baldintza egokiak ematen arrazoitu du.

Eusko Jaurlaritzak 2008an onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua aldatu, eta establezimenduak euskalduntzeko epea urtebete atzeratu du. Dekretuak establezimendu publikoak, enpresak eta erakundeak kontsumitzaileak euskaraz nahiz gaztelaniaz artatzera behartzen zituen. Hori horrela izan ezean, 3.000 eta 600.000 euro arteko isuna jarriko zitzaien.

Baina Jaurlaritzak ez du isunik jartzeko asmorik, bere ustez gaur egungo errealitate soziolinguistikoak ez duelako horretarako aukerarik eskaintzen. Horregatik, enpresak euskalduntzeko epea urtebete atzeratu du, eta epe hori amaituta zer egingo duen ez du argitu.

- Euskalduntzeko beste urtebeteko epea eman die saltokiei Jaurlaritzak Berria
- El Gobierno Vasco da un año más a los comercios para que atiendan en euskera El Diario Vasco
- Lakua seguirá permitiendo por otro año que los comercios no atiendan en euskara Gara
- Los comercios dispondrán de un año más para atender en euskera a los clientes El País

Merkataritza establezimenduak euskalduntzeko epea urtebete atzeratu da

Merkatariek ele bitan artatu behar dituzte bezeroak.