Merkataritzako Aholkulari Teknikoak Trebatzeko Beka deialdia zabaldu dute
15.000 euroko diru laguntza emango du Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak.
Eusko Jaurlaritzak 25 beka emango ditu eskaera egiten dutenen artean. Diru laguntza lortu ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: EAEn izatea bizilekua urtebete baino gehiagoz; goi-mailako unibertsitate titulazioa izatea -lehentasuna izango dute Enpresetako Administrazio eta Zuzendaritza edo ikasketa baliokideak dituztenek, edo Zuzenbide Ekonomikoa ikasi dutenek-; aurretik antzeko bekarik ez eduki izana eta 32 urte baino gutxiago izatea.
Abuztuaren 1a arte egin daiteke eskaera. Bekak 12 hilabeteko iraupena izango du.

