Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkataritzako teknikari aholkularientzako beka eskatu dutenen kopurua %57 hazi da

Merkataritzako teknikari aholkularientzako beka eskatu dutenen kopurua %57 hazi da

2010/09/03

Ehun pertsonatik gora eskatu dute beka eta 30 pertsonek jasoko dute.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzako teknikari aholkularitza bekarako iaz baino %57,8 eskaera gehiago jaso ditu. Guztira 101 eskari jaso ditu, iaz baino 37 gehiago. Aurtengo eskarietako 16 gipuzkoarrek eginak dira.

Merkataritza Sailak %20 beka gehiago eskaini ditu aurten eta 30 pertsonek izango dute programa horretaz baliatzeko aukera. Ikastaroak udalerrietako merkataritzaren dinamizazio-bulegoetan egingo dituzte iraila eta azaroa bitartean. Merkataritza-banaketaren sektorea, merkataritza hiri-espazioan, Euskadiko merkataritza-banaketarentzako laguntza teknikoa, merkataritza-enpresaren kudeaketa eta esparru juridikoa landuko dituzte, besteak beste.

- Eusko Jaurlaritzak 2009an baino % 57,8 eskaera gehiago jaso ditu merkataritzako teknikari aholkularientzako beketarako Euskadi.net

Merkataritzako teknikari aholkularientzako beka eskatu dutenen kopurua %57 hazi da

Ikastaroak herrietako merkataritzaren-dinamizazio bulegoetan izango dira.