Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina jarriko du martxan Arabako Foru Aldundiak

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina jarriko du martxan Arabako Foru Aldundiak

2010/07/30

Kartelak banatuko ditu "Gaur, nahi baduzu, euskaraz" lelopean.

Arabako Foru Aldundiak euskararen erabilera normalizatzeko kanpaina jarriko du martxan Gaur, nahi baduzu, euskaraz lelopean. Merkataritza eta ostalaritza dira horretan eragiteko oinarrizko esparruak . Horregatik, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten saltokietan eta tabernetan hori adierazten duen kartelak banatuko dituzte, bezeroek euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Gaur, nahi baduzu, euskaraz leloa izango dute kartelek baina baita Irekita/Abierto edo Itxita/Cerrado mezuak ere. Gainera, Arabako koadriletako euskara teknikariek eskain diezazkieten elkarlanaren eta aholkularitzaren berri emango diete merkatariei eta ostalariei.

Euskaldunak euren artean euskaraz komunikatzea eta erdal hiztunek aurrerapausoak ematea da kanpainaren asmoa.

- El gremio comercial y el euskera se unen para estrechar su relación diaria Noticias de Álava

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina jarriko du martxan Arabako Foru Aldundiak

Mota honetako kartelak ere banatuko dituzte.