Mirakruz kaleko merkatariek lanak ongi bukatzeko eskatu dute
Aste gutxi barru amaituko dituzte otsailean hasitako obrak.
Mirakruz kaleko obrak bukatzear daude eta bertako merkatariek lanak ongi amaitzeko eskatu dute. Espaloiak zabaldu eta berritu dituzte eta uraren, gasaren, elektrizitatearen eta telefonoaren kanalizazioa egin dute. Orain, zuhaiztia jartzea bakarrik falta da eta merkatariek zuhaitzak ikusgarriak eta koloretsuak izatea eskatu dute, “kaleak bizitasun apur bat behar baitu”. Horrez gain, lur azpian sartu ezin daitezken zaborrontziak toki egokian kokatzeko eta argiztapena hobetzeko eskaera egin dute.
Lanak otsailean hasi zituzten eta hilabete honetan amaitu behar bazituzten ere, aste batzuk atzeratuko dira.
- El comercio de la calle Miracruz ve la salida al final del túnel Noticias de Gipuzkoa


