Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oiartzunen euskara hutsean jasotako publizitatea beherantz doa

Oiartzunen euskara hutsean jasotako publizitatea beherantz doa

2010/07/27

2009an jasotako publizitatearen %0,7 zegoen euskara hutsean.

Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2009an herriko postontzi batera heldutako publizitatea aztertu dute. 42 merkataritza establezimendutako 139 publizitate ale jaso zituzten postontzian, Oiartzungo 12 saltokirenak eta beste hainbat herritakoenak. Jasotako publizitatearen %15,1 zegoen euskaraz: %0,7 euskara hutsean eta %14,4 ele bitan. Euskara hutsean ateratako aleak gutxiago dira urtetik urtera, izan ere, 2008an bost ale banatu zituzten eta iaz bakarra.

Jabi Elizasu Oiartzungo Euskara zinegotziak azaldu duenez, euskarazko eskaintza eta hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ez datoz bat. Izan ere, oiartzuarren %76 euskalduna da eta %12,9 ia euskalduna. 2008an egindako azterketa baten arabera, gainera, kalean hitz egindakoaren %61,7 euskaraz egiten da. (Noticias de Gipuzkoa)

- Euskarari lehentasuna ematen dion publizitatea urria da eta beherantz doa Oarsoaldeko Hitza
- Herrian jasotzen den publizitatearen gehiena gaztelera hutsean da El Diario Vasco

Oiartzunen euskara hutsean jasotako publizitatea beherantz doa

Publizitatearen %15,1 zegoen euskaraz.