Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oiartzungo dendariek merkealdietako oharrak jartzeko zerbitzu berezia balia dezakete

Oiartzungo dendariek merkealdietako oharrak jartzeko zerbitzu berezia balia dezakete

2008/07/11

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoaren baitan idatzizko oharrak eskainiko dizkiete.

Ttur-ttur euskaltzaleen bilguneak eta Oiartzungo Udalak abian duten zerbitzu berezia gogorarazi nahi izan diete herriko merkatariei. Merkealdiak direla eta honako eskaintza dute dendarientzat: Merkealdia idatzita duten tirak, Eskaintzak dioten kartelak, Lehen/Orain mezua duten txartelak edota ehunekoen kartelak. Gainera, edozein ohar euskarara itzuli ahal izateko zerbitzua dute.

Urte guztian zehar eskura ditzakete dendariek zerbitzuok, Ttur-ttur bilguneak eta herriko Udalak sinatuta duten hitzarmenari esker. Merkatari eta ostalariek zerbitzua euskaraz ematea da helburua.

- Merkealdiak euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute Noticias de Gipuzkoa