Oiartzungo hainbat elkartek zerbitzua euskaraz eskaintzeko eskatu diete hornitzaileei
Hamar elkartek egin diete eskaria ohikoenak dituzten hornitzaileei.
Oiartzungo hainbat elkartek idatzizko harremana euskaraz izateko pausoak emateko eskatu diete euren hornitzaileei. Guztira, hamar elkartek, gehienak gastronomikoak eta kulturalak, egin diete eskaria edariak, kafeak, olioak edota garbiketa produktuak saltzen dizkieten enpresei. Ohikoenak dituzten hornitzaileei egin diete eskaria aurrekontuak, fakturak, entrega agiriak eta abar euskaraz nahi dituztela azaltzeko.
Elkarteetako, Ttur-Ttur euskara elkarteko eta Udaleko ordezkariek bilera egin dute hainbat hornitzailerekin horren berri emateko. Azken hauek jarrera positiboa agertu dute eta eskaerak aztertuko dituztela adierazi dute.
- Idatzizko
harremanak ere euskaraz izan ditzaten pausoa emateko eskatu diete Oiartzungo
elkarteek euren hornitzaileei Oarsoaldeko Hitza
- Elkarteek hornitzaileei idatzizko harremanak euskaraz izan
daitezen eskatu diete El Diario Vasco

