Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ordiziako Udalak euskara ikasten duten dendarientzako diru laguntza onartu du

Ordiziako Udalak euskara ikasten duten dendarientzako diru laguntza onartu du

2008/11/14

Diru laguntzak emateko prozeduraren oinarriak behin-behinekoak dira oraindik.

Ordiziako Udalak euskara ikasteko diru laguntzen behin-behineko oinarriak onartu ditu. Horri esker, herrian erroldatutakoez gain, Lanean planeko enpresetako eta Dendaz Denda euskara planeko arduradun eta langileek ere eskatu ahal izango dituzte euskara ikasteko diru laguntzak.

Hurrengo 30 egunetan oinarrien inguruko alegazioak aurkeztu daitezke udaletxeko idazkaritzan. Diru laguntza eskaera 2009ko ekainaren 22tik uztailaren 10era egin beharko da.

- Euskara ikasleei ematen dizkieten diru laguntzetan aldaketak egin dituzte Ordizian Noticias de Gipuzkoa