Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostalarientzako euskara ikastaroa antolatu dute Ordizian

Ostalarientzako euskara ikastaroa antolatu dute Ordizian

2010/03/09

Izen-emate epea martxoaren 31 arte egongo da zabalik.

Ordiziako Udalak herrian ostalaritzan aritzen diren langileentzako euskara ikastaroa antolatu du. Edariak eta pintxoak euskaraz zerbitzatzen, bezeroei kontua euskaraz ematen, eguneko menua euskaraz eskaintzen eta eskatutakoa ulertzen erakutsiko diete parte-hartzaileei.

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta apirilaren 12an hasiko da. Izen-ematea Euskara Zerbitzuan egin behar da eta epea martxoaren 31n bukatuko da. Matrikula 10 euro kostatuko da eta %80ko asistentzia duten ikasleei itzuli egin zaie dirua.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ere urtero antolatu ohi ditu merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroak. Aurten 62 pertsonek eman dute izena eta duela aste batzuk hasi ziren ikastaroak. Martxoan, berriz, idazkera hobetzeko Lanerako idazkiak izeneko ikastaroetan izen emateko aukera izango da.

- Ostalaritzan dabiltzan langileentzat euskara ikastaroa antolatu dute Goierriko Hitza

Ostalarientzako euskara ikastaroa antolatu dute Ordizian

Apirilean hasiko da ostalarientzako ikastaroa.