Ostalaritzako lan prebentziorako gida hiru hizkuntzetara itzuli du Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak
Gipuzkoan ostalaritzan aritzen direnen %16,22 etorkina da.
Gipuzkoan ostalaritzan lan egiten duten 16.576 pertsonen %16,22 etorkinak dira, gehienak argentinarrak, kolonbiarrak, errumaniarrak, ekuadortarrak eta marokoarrak. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ostalaritzako lan prebentziorako gida argitaratu zuen 2008an euskaraz eta gaztelaniaz. Ostalaritzan aritzen diren langile guztiei gida helarazteko asmoz, elkarteak ingelesera, arabiarrera eta errumanierara itzuli du gida. Gida CD euskarrian banatuko du horietako hizkuntzaren bat hitz egiten duen langileak dituzten eta elkarteko bazkide diren negozioen artean.
Gainera, ostalari txinatarrak erakarri nahian elkarteak txinatar mandarinera itzuli eta jatetxe txinatarretara bidali ditu elkarteko izen-emate orriak.
- Lan
arriskuen prebentzio gida itzuli du Ostalarien Elkarteak Irutxuloko Hitza
- El
futuro de nuestra hostelería es inmigrante El Diario Vasco (I)
- Los
locales chinos reciben circulares en mandarín El Diario Vasco (II)
- El
16,6% de los empleados en el sector de la Hostelería son inmigrantes El
Mundo

