Pasaiako Udalak diru laguntzak emango ditu poltsak euskaratzeko
Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzen dutenei fotolitoa eta lehen 5.000 poltsen kostuaren %5 ordainduko die.
Pasaiako Udalak diru laguntzak emango dizkie poltsak euskaraz jartzen dituzten herriko merkatariei. Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzeagatik fotolitoa eta lehen 5.000 poltsen kostuaren %5 ordainduko die. Fotolitoagatik 125 euro ordainduko ditu gehienez eta poltsengatik, berriz, 200 euro. Poltsan Erosi euskaraz leloa gaineratzen dutenek ere lehenengo 5.000 poltsen kostuaren %5 jasoko dute.
Poltsaren errotulazio guztiak (saltokiaren izena, helbidea...) euskaraz egon beharko du eta testuak zuzen idatzia daudela baieztatu beharko du Euskara Zerbitzuak. Erosi euskaraz leloa eransteko, aldiz, poltsak euskara hutsez edo ele biz egon beharko du.
- El ayuntamiento de Pasaia subvencionará a los comercios que rotulen sus
bolsas en euskera El Diario Vasco (I)
- El Ayuntamiento elabora un
catálogo de servicio para fomentar el uso del euskera El Diario Vasco (II)

