Plastikozko zorroen ordez, oihalezkoak banatuko dituzte
2007/06/08
Oihalezko 15.000 poltsa banatuko dituzte hiriko hainbat dendatan. Ekimen horrekin, plastikozko poltsen ordez, berrerabiltzeko aukera ematen duten oihalezko poltsen erabilera sustatu nahi da.
Udalak, Centro-Erdi eta Zaharrean merkatari elkarteek eta Euskadiko Kutxak bultzatu dute ekimena. Denis Itxaso Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, "birziklapena baino garrantzitsuagoa da hondakinik ez sortzea, eta horretan lagunduko dute oihalezko poltsa hauek". Horrez gain, udan sartzera goazela-eta, Parte Zaharreko eta Erdialdeko denden kokapena zehazten duen planoa osatu dute, poltsak banatuko dituzten dendak iragarriko dituena.
- Plastikozko poltsen lekua betetzeko oihalezko 15.000 banatuko dituzte Hitza
- Los comerciantes del Centro y Parte Vieja repartirán 15.000 bolsas reutilizables El Diario Vasco
- Los comerciantes donostiarras repartirán 15.000 bolsas reutilizables Deia
- Los comercios de la Parte Vieja y el centro repartirán a sus clientes 15.000 bolsas reutilizables Noticias de Gipuzkoa

