Prezioen igoerak eragina izango du Gabonetako erosketetan
2007/12/18
Gabonen atarian, kontsumitzaileak kexatu egin dira eta kontsumitzaileen elkarteak gomendioak ematen hasi dira elikagaien eta alkoholaren prezioen igoera dela eta. Aurten %7 igo dira.
Bizitzaren kostua %0,7 igo da azaroan EAEn
eta urte arteko tasak %4,2ko igoera izan du. Oinarrizko produktuei dagokienez,
aurten elikagaiek eta edariek %7ko igoera izan dute azaroa bitartean. Azaroan
prezioen igoera baxuena Gipuzkoan eman da (%0,5), baina urte arteko tasa %4,1
igo da, ia EAEko tasa bezainbeste (%4,2). Euskal Herriko Kontsumitzaileen
Elkarteko (EKA) presidente Koldo Nabaskuesek adierazi duenez, KPIaren igoera espero
zuten, baina prezioen bat-bateko igoera handi hori ez. “Etxeko ekonomien eta
KPIaren arteko desoreka nabarmena da. Beti bezala egoera txarragoan gaude,
soldatak ez baitira prezioak bezala igotzen, horrek familia bakoitzeko egoera
ekonomikoaz hausnarketa eragin beharko luke”. Kontsumitzaileek haserre hartu
dute prezioen igoera. Bretxako azokan erosketak egiten dituen emakume batek
dioenez, azken sei hilabeteetan zenbait produkturen prezioa “bikoiztu” egin da
eta Gabon hauetan “turroi zatitxo batekin eta xanpain txarrarekin konformatu
beharko dugu”. Beste baten iritziz, gertatu denarekin “gehiago gastatzen da
oinarrizko produktuetan eta, beraz, ezin da beste kapritxo batzuetarako utzi”.
- La fuerte subida de los alimentos básicos disparó siete décimas el IPC en noviembre. El Diario Vasco
- La subida de los precios hasta el 4,2% dispara el IPC a las puertas de la Navidad. Noticias de Gipuzkoa (I)
- "Estas navidades habrá que conformarse con un cachito de turrón". Noticias de Gipuzkoa (II)
- Los precios de los alimentos disparan la inflación a las puertas de las navidades. Deia