Sakanako Mankomunitateak euskarazko kartelak banatuko ditu dendetan eta tabernetan
Aurten, arrandegietan, harategietan eta urdaitegietan banatuko ditu.
Sakanako Mankomunitateak iaz merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko abiatutako Eskatu euskaraz eman egitasmoarekin jarraituko du. Iaz barazkien, fruten, lekaleen, ogien eta esnekien kartelak eta hiztegiak banatu zituen merkatarien artean. Aurten, berriz, arrandegietako, harategietako eta urdaitegietako produktuekin osatutako kartelak banatuko ditu merkatarien eta ostalarien artean.
Horiek eskuratu nahi dituztenek 948464840 edo 948464867 telefono zenbakietara deitu edo aranatz.euskara@sakana-mank.com helbidera idatz dezakete.
- Eskatu euskaraz eman Sakanako Mankomunitatea

