Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Sebastian Card txartel turistikoak arrakasta izan du

San Sebastian Card txartel turistikoak arrakasta izan du

2008/08/14

Uztailaren 24an atera zuten txartela, eta dagoeneko 330 saldu dituzte.

Turistei zuzendutako txartela Donostia Turismoak atera zuen uztailaren amaieran, dbus autobus konpainiaren laguntzarekin. Donostiako Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, San Sebastian Card zerbitzuak arrakasta izan du, eta dagoeneko 330 txartel saldu dira, aurreko urtean baino 287 gehiago.

Txartelak bost egunetako erabilera du, eta turistek bakarrik erabil dezakete. Zerbitzu berriak hainbat abantaila eskaintzen ditu: dbus konpainiako autobusetan 12 bidaia egiteko aukera;  museoetarako doako sarrerak; eta deskontuak hiriko 30 jatetxe, diskoteka, denda, arte galeria eta zerbitzu turistikotan.

San Sebastian Card txartela 13 euroren truke eros daiteke, baina erabiltzaileak euro bat berreskura dezake txartela itzultzean. Gainera, ez da pertsonala, hau da, hainbat pertsonek erabil dezakete txartel bera.

- Txartel turistikoak arrakasta duela dio Udalak Irutxuloko Hitza

- La nueva 'San Sebastián Card' ofrecerá ventajas a los turistas por 13 euros Noticias de Gipuzkoa

- Sólo para visitantes El Diario Vasco

San Sebastian Card txartel turistikoak arrakasta izan du

Txartel turistikoa dutenek 12 bidaia egin ahal izango dituzte dbus autobusetan.