Sevatur azoka egingo dute asteburuan Kursaalen
Nazioarteko zein inguruko eskualdeetako turismo eskaintzen berri emango dute.
Ostiraletik igandera bitartean Sevatur turismo azoka egingo dute Kursaalen. Nazioarteko zein inguruko eskualdeetako eskaintzaren berri emango duten 65 postu izango dira. Kubako eta Dominikar Errepublikako postuak izango dira aurtengo berrikuntzak. Azoka 10:30etik 20:30era egongo da zabalik. Turismo eskaintzaz gain, elkartasunerako gune bat izango da azokan, izan ere, Intermon Oxfam GKEk Haitiren aldeko emaria egiteko postua jarriko du.
Iñaki Garmendia Sevaturreko zuzendariaren esanetan, "gaur egun hobeto pentsatzen dira bidaia turistikoak eta balio gehiago ematen zaie".
- Iñaki Garmendia: «Sevatur está consolidada porque somos muy viajeros» El Diario Vasco

