SShops Donostiak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du
Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.
Udalak Gabonetako argiak jartzeko aurreko urteetan baino diru gutxiago gastatuko duela iragarri zuenean esan bezala, SShops Donostiak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du. Erakusleiho ederrena jartzen duenak 3.000 euro irabaziko ditu, bigarren postuan geratzen denak 2.000 euro eta hirugarrengoak 1.000 euro. Gainera, bi ordenagailu eramangarri zozketatutako dituzte sari banaketan.
Parte hartu nahi dutenek 943 502022 edo 943 502023 telefonoetara deituz edo gatcdonostia@gmail.comera e-posta bidaliz eman dezakete izena abenduaren 5a baino lehen. Dagoeneko 60 saltoki baino gehiagok eman dute izena.
- Hiriko dendentzako erakusleiho lehiaketa Irutxuloko Hitza
- Un concurso de escaparates busca animar las calles desde los comercios o los bares El Diario Vasco
- El comercio vivirá Una Navidad de escaparate Noticias de Gipuzkoa

