SShops Donostiak "Comercio al día" hitzaldi zikloa antolatu du
2011/10/26
Aurtengoa bosgarren zikloa izango da eta "eskaparatismoa", erakusleiho artistiko eta erakargarriak prestatzeko teknika, izango dute mintzagai.
Urriaren 19an Mario Echevarriak eman zuen lehen hitzaldia erakusleihoen argiztapenari buruz. Bigarren saioa azaroaren 4an, 14:00etan, SShops Donostiaren egoitzan (Merkataritza Ganbara) izango da. Saio horretan erakusleiho deigarriak prestatzeko teknika eta osagaiak aztertuko dituzte. Izen emateko: 43 50 20 22/23 edo info@sshopsdonostia.com.

