Trivago bidaia agentziaren arabera, Donostiako hotelak dira Espainiako garestienak
Uztailarekin alderatuta %19 igo dira prezioak.
Trivago Internet bidezko bidaia agentziak Espainiako hoteletako prezioak aztertu ditu eta ateratako ondorioen arabera, Donostiakoak dira garestienak. Bi pertsonentzako logelan gau bat igarotzea 172 euro kostatzen da batez beste. Palma Mallorcakoa dago zerrendako bigarren lekuan gaueko batez besteko 145 eurorekin eta Santander hirugarren 144 eurorekin.
Gainera, uztaileko prezioekin alderatuta, abuztuan %19 garestiagoa da Donostiako hoteletan lo egitea. (Noticias de Gipuzkoa)

