Hemen zaude: Hasiera Albisteak Turismo alorreko “Q” ikurrak banatu dituzte Donostian

Turismo alorreko “Q” ikurrak banatu dituzte Donostian

2008/07/24

Hiriko bederatzi jatetxek eta tabernek lortu dute kalitatearen ikurra.

Aste honetan banatu dituzte turismo alorreko kalitatearen “Q” ikurrak. Guztira, 14 tabernek eta jatetxek lortu dute ziurtagiria Gipuzkoan, eta horietako bederatzi donostiarrak dira. Donostiako Bernardo Etxea, Urola, Bokado, Branka, Martin eta Egosari jatetxeek, eta Aloña Berri, Bergara Gros eta Rojo y Negro tabernek eskuratu dute ikurra. Horiekin hamar izango dira hirian kalitate-ikurra duten turismorako lokalak.

Ziurtagiriok Euskalit fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak banatzen dituzte. “Q” ziurtagiria eskatu ahal izateko nazioarteko kalitate araudia bete behar dute tabernek eta jatetxeek. Horren bidez, sukaldeko segurtasuna, garbitasuna, bezeroekiko tratua eta negozioen kudeaketa arautzen dituzte.

- Hirian kalitatea 'Q'-z idazten da Irutxuloko Hitza

- Hosteleros con “Q” de calidad El Diario Vasco

Turismo alorreko “Q” ikurrak banatu dituzte Donostian

Ziurtagiria jaso zutenek argazkia atera zuten ekitaldiaren amaieran.