Turismoa %14 hazi da Gipuzkoan uztailean
Nekazaritza-turismoak izan dira igoera nabarmenena izan dutenak.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, hoteletako turismoa %14 hazi da Gipuzkoan uztailean, iazko sasoi berarekin alderatuta. 95.498 bisitari izan dira guztira eta horietako 40.795 atzerritarrak izan dira. Horien hazkundea %19koa izan da eta espainiar bidaiariena, berriz, %10ekoa. Leku bisitatuena Donostia izan da eta 51.266 turista hartu ditu, iaz baino %15 gehiago. Barnealdean ere %17 hazi da turismoa, ia 4.000 bisitari gehiagorekin.
Baina igoera handiena jasan duen sektorea nekazaritza-turismoena izan da, iaz baino %23 bisitari gehiago jaso baititu probintzian. Guztira, 8.748 turista izan dira ostatu mota horietan, ia 7.000 espainiarrak eta 1.500 atzerritarrak. Egonaldiari dagokionez, bi hamarren egin du behera batez besteko iraupenak Gipuzkoan, baina hala ere Euskal Autonomi Erkidegoko altuena izan da, 2,12 eguneko iraupenarekin.
- Bidaiarien
sarrerek % 12 egin dute gora Euskadiko autonomia-erkidegoan 2010eko uztailean
Eustat
- Turismoa %12 hazi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
2010ean Berria
- Aumenta
un 12 por ciento el número de turistas que visitó la CAV en julioDeia
- El turismo capea la crisis y sube un 14%
Noticias de Gipuzkoa
- La
ausencia de violencia lleva a Euskadi a batir su récord de turistas El País

