Turismoa hazi egin da udan Donostian
Hala ere, kontsumoak behera egin du.
Odon Elorza Donostiako alkateak adierazi duenez, aurtengo uda espero baino askoz hobea izan da turismoari dagokionez, izan ere, oso emaitza txarrak espero ziren, eta turista asko izan da hirian.
Turismoak gora egin duen arren, kontsumoa jaitsi egin da, arropa dendetan eta famatuak ez diren ostalaritza establezimenduetan batez ere; besteek mantentzea lortu dute. Bestalde, Udalak aurten ere Donostia Turismoari 1,7 milioi eurotako diru laguntza, urtero ematen dion kantitate berdina, ematea onartu du.
- Elorza afirma que el verano “no ha sido tan pesimista” como se preveía el año pasado Noticias de Gipuzkoa

