Turistak urte osoan erakartzeko ekimena sortu du Aldundiak
"Gipuzkoa, hain txikia, hain handia" turismo eskaintzaren ardatz nagusiak Donostia eta gastronomia dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak “Gipuzkoa,
hain txiki, hain handi” ekimena aurkeztu du aste honetan. Kanpaina horren
helburua Gipuzkoara turistak urte osoan erakartzea da. Donostia eta gastronomia
izango dira ardatz nagusiak. Iñaki Galdos Turismo eta Kanpo Harremanetarako
diputatuak adierazi duenez, lekuak eskaini beharrean egitasmoa produktuak
saltzera zuzenduko da. Afari bat sagardotegian eta hidroterapia saioa izan
daiteke produktu horietako bat. Eskaintza hori hotelak, sagardotegiak,
hidromasaje zentroak eta garraioak osatuko lukete. Eskaintza horren bezero
potentzialak epe motzeko bisitariak izango dira, 30 eta 55 urte bitartekoak,
erdi eta goi klasekoak eta edozein egun ondo datorkienak. Astegunetan
erretiratuak, kongresuetako jendea, aisialdi azoketara datozenak eta
sagardotegi denboraldirako etortzen direnak erakarriko dituzte. Asteburuetan,
berriz, bikoteak eta lagun-taldeak.
- La Diputación busca desestacionalizar la afluencia de turistas a Gipuzkoa El Diario Vasco
- Gipuzkoa impulsará el turismo durante todo el año Noticias de Gipuzkoa

