Zabaldu dute Donostiako artisautza azoka
Guztira 20 postu inguru jarri dituzte Gipuzkoa osotik heldutako artisauek.
Larunbatean zabaldu zuten urtero Donostiako Aste Nagusiarekin batera egiten den artisautza azoka. Aurtengoa hamargarren edizioa da, eta 20 postu inguru jarri dituzte artisauek. Orain arte Kontxako pasealekuan jarri izan dute azoka baina aurten Zuloaga plazan egingo dute.
Donostia Kultura eta Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Biltzarrak antolatutako azokak zortzi eguneko iraupena izango du. Tarte horretan beirazko, metalezko, zilarrezko, egurrezko zein larruzko hainbat produktu izango ditu ikusgai bisitariak. Horrez gain, egunero, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara artisauek erakustaldi bereziak egingo dituzte, jendeak beraien lana ezagutu dezan. Arratsaldetan, berriz, haur eta helduei zuzendutako tailerrak antolatuko dituzte.
- Artisau pieza ederrez apaindutako erakusmahai dotoreak Zuloaga Plazan Gara
- La plaza Zuloaga albergará desde hoy una feria de artesanía Noticias de Gipuzkoa
- Todo hecho a mano El Diario Vasco

