Hemen zaude: Hasiera Arraina, haragia, eta fruta eta barazkiak erostea garestiagoa da Donostian Espainian baino

Arraina, haragia, eta fruta eta barazkiak erostea garestiagoa da Donostian Espainian baino

Marka zuriekin egindako erosketa % 37,7 merkeagoa da.

Observatorio de Precios del Comercio Minoristak Estatuko hainbat kateren elikadura eta drogeria produktuen prezioak ikertu ditu. Emaitzen arabera, arraina, haragia, eta fruta eta barazkiak garestiagoak dira Donostian eta Gipuzkoako hipermerkatuetan Estatuko gainerako guneetan baino. Fruta eta barazkiak hiririk merkeenean baino % 35 gehiago ordaintzen dituzte donostiarrek, arraina % 43 gehiago eta haragia, berriz, % 40 gehiago. Hala ere, aztertutako produktu guztiak kontuan hartuta, Gipuzkoako hiriburua laugarren postuan geratu da. Hiririk garestiena, berriz, Bilbo da.

Elikadura produktuen marka zuriak hautatzeak % 37 merkatu dezake erosketa. Drogeriako produktuen kasuan, % 45era hel daiteke aurrezpena.

- Donostia vende el pescado, la carne, la fruta y las hortalizas más caras del Estado Noticias de Gipuzkoa

Arraina, haragia, eta fruta eta barazkiak erostea garestiagoa da Donostian Espainian baino

Arraina hiririk merkeenean baino % 43 garestiago ordaintzen dute donostiarrek.