Euskara ez baduzu erabiltzen zure establezimenduan, bezero euskaldunek faltan botako dute eskaintzen duzun zerbitzua baloratzerakoan. Modu errazean eta epe motzean aurrerapausoak eman ditzakezu zentzu horretan.
Establezimenduak eskaintzen duen idatzizko informazioa itzultzea lehen urrats bat izan daiteke. Horretarako Euskararen Udal Patronatuak itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak eskaintzeaz gain, errotuluak euskaratzeko dirulaguntzak ematen ditu.