Euskara urtez urte goraka ari da

Eustat Euskal Institutua Erakundeak argitaratutako azken datuen arabera donostiarren %40,35 euskalduna da eta %26,62 ia euskalduna. Ordea, 25 urtetik beherakoen artean euskaldunen kopurua %66,89 arte igotzen da eta ia euskaldun direnekin batera kasik %90era iristen da.

Azpimarratzekoa da haur hezkuntzak duen garrantziaz gain, helduen alfabetatzearen eragina. 2007-2008 ikasturtean esaterako, 3.741 donostiar aritu ziren euskara ikasten eta horietatik ia 200 merkatari eta ostalariak ziren.

EHUk Donostiako hizkuntz paisaia aztertzeko egindako ikerketaren emaitzen arabera, euskarak gero eta presentzia handiagoa du hiriko errotulu eta iragarkietan: Erdialdean 10etik ia 4 establezimenduk euskara erabiltzen dute, Grosen ia erdiek eta Parte Zaharrean 10etik 6k.