Euskararen Udal Patronatuak merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, euskarazko ikastaroak antolatuko ditu aipatutako gremioetako profesionalentzat
Ikastaroaren xedea merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak ematea da; hau da, ikastaroen bidez, bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitzea lortu nahi da.
Ikastaro bakoitza 60 ordukoa da eta hautatutako erritmoaren arabera, lauzpabost hilabeteko iraupena izango du. Edukiari dagokionez, ostalaritza nahiz merkataritzako establezimenduetan langileen eta bezeroen arteko eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko materiala da. Besteak beste, honako gaiak eta egoerak lantzen dira: arloko hiztegia, agurrak, kopuruak, zenbakiak, bezeroak zen nahi duen galdetu edota eskatzen duena ulertu...