Irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzako dirulaguntzak
Euskararen Udal Patronatuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko dirulaguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.
Diruz laguntzen diren programak eta jarduerak berariaz euskararen normalizazioari zuzendutakoak izan behar dute, eta urteko programak nahiz ekintza puntualak izan daitezke.

