2008ko ikastaroak 2. deialdia
Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak 2008ko bigarren deialdia izango den honetan, merkataritza eta ostalaritzako langileentzat propio diseinatutako euskara-ikastaro praktikoak antolatuko ditu. Ikastaro hauek guztiek honako helburua dute: bi sektore hauetako langileek bere beren bezeroekiko harremanetan euskara erabil dezaten gaitzea.
Bigarren deialdi honetan handitu egingo da ikastaro eskaintza. Orain arte eskaini diren ikastaroez gain, eta Dendaketan II moduluak izan duen arrakasta ikusita, aurreko deialdian modulu hau egin duten merkatariek, behin gutxieneko ikasle-kopurua osatuta, horren jarraipen modulua egiteko aukera izango dute. Horretarako, izen emateko orria bete eta Euskararen Udal Patronatuan aurkeztu beharko dute.
Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 21a arteko epea dute izen emateko orria bete eta Euskararen Udal Patronatuan aurkezteko.
Ikastaroak irailean hastea dago aurreikusita, eta klaseak hasterako matrikulari dagokion kopurua ordaindu beharko da.
Edozein zalantza izanez gero edo informazio osagarria eskuratzeko deitu Euskararen Udal Patronatura (943) 483750 (9:00-14:00) edo e-postaz mezu bat bidali: udala_euskara@donostia.org

