2008ko ikastaroak 2. deialdia
Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak abian jarri dira hirugarren aldiz.
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak 2008ko bigarren deialdia izan den honetan, merkataritza eta ostalaritzako langileentzat propio diseinatutako euskara-ikastaro praktikoak antolatuko ditu. Ikastaro hauek guztiek honako helburua dute: bi sektore hauetako langileek bere beren bezeroekiko harremanetan euskara erabil dezaten gaitzea.
Bigarren deialdi honetan handitu egin da ikastaroen eskaintza. Orain arte eskaini diren ikastaroez gain, eta Dendaketan II moduluak izan duen arrakasta ikusita, aurreko deialdian modulu hau egin duten merkatariek, behin gutxieneko ikasle-kopurua osatuta, horren jarraipen modulua egiteko aukera izan dute.
Behin izena emateko epea amaituta, irailetik aurrera merkatarien 4 talde jarri dira martxan. Horietako bat, Dendaketan I, euskara-ezagutzarik ez dutenei zuzendua, eta gainontzeko hirurak aurreko deialdietan martxan jarritako taldeen jarraipen moduluak dira. Honako euskaltegietan jarri dira martxan: IRRINTZI AEK ( Gros), URUMEA (Prim kalea), LEGAZPI 6 (parte zaharra) eta ILAZKI ( parte zaharra). Ikus informazio osagarria.
Datorren urteko otsailetik aurrera orain ikastaroetan izen eman ez duten merkataritzako eta ostalaritzako langileek horretarako aukera izango dute, izan ere, Euskararen Udal Patronatuak urtero bi deialdi egiteko asmoa baitu.
Edozein zalantza izanez gero edo informazio osagarria eskuratzeko deitu Euskararen Udal Patronatura (943) 483750 (9:00-14:00) edo e-postaz mezu bat bidali: udala_euskara@donostia.org

