2009ko ikastaroak

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago datorren abuztuaren 26ra arte.

Merkatari_ostalariak.JPG

 

Lehen urratsak eman nahi dituzten merkatari eta ostalariei nahiz edukiak osatu eta finkatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroen eskaintza abian da.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak aurreko deialdian egin zuen eskaintzari jarraiki merkataritza eta ostalaritzako langileei zuzenduta dauden euskara-ikastaroen eskaintza berritzera dator. Oinarrizko ikastaro praktikoez gain (I modulua), horren jarraipena diren moduluak (II modulua) eskainiko ditu euskararen ezagutzan eta komunikazio gaitasunean oinarrizko ezagutzak osatu nahi duten merkatari eta ostalariei zuzenduta.

Oinarrizko bi ikastaro praktiko hauen helburua bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna lortzea da eta HABEK espresuki sortutako Dendaketan eta Ostalaritza ikasmateriala erabiltzeaz gain, taldeei egokitutako ikas material osagarria ere erabiliko da. Besteak beste, eduki hauek landuko dira: sektore hauetako oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak (bezeroek eskatzen diotena ulertzea, telefonoari erantzutea…), errotuluak…

Idatzian trebatu nahi dutenentzat ere bada aukerarik 

Bestalde, datorren irailean,  lanerako idazkiak izeneko materialean oinarrituta dauden Lanerako idazkiak I eta lanerako idazkiak II moduluen eskaintza berezia egingo da merkataritzako zenbait gremiori (aholkularitza eta gestio etxeak, inprimategiak...). Bi ikastaro horiek hizkuntza-ezagutza zabaltzea eta batik bat, idatzizko komunikazio gaitasuna hobetzea dute helburu. Ikastaro hauetan laneko idatziak landuko dira: faxak, e-mailak, fakturak, gutunak, erreklamazioak…

Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta interesatuek abuztuaren 26a baino lehen eman beharko dute izena izen-emateko orri honen bidez, Euskararen Udal Patronatuaren bulegoan,  edota sektoreko elkarteren batean: Gipuzkoako Merkatarien federazioa, Dendass, Zaharrean-Centro Erdi, Auzoa eta Gipuzkoako Ostalarien Elkartea.

Aurten, berrikuntza modura, Euskararen Udal Patronatuak ikastaroen deialdiarekin batera euskara balio erantsia zure negoziorako izeneko liburuxka banatu die hiriko merkatari eta ostalariei. Bertan, Patronatuak eskaintzen dituen tresna, zerbitzu eta laguntzen berri emateaz gain, planteatzen zaizkien zenbait galderen bitartez, merkatari eta ostalari bakoitzak jakin ahalko du zein den bere negozioaren egoera euskararekiko. Gainera, autodiagnosiaren galdeketa merkatari.net web orriaren bitartez erantzuten dutenek USB giltza jasoko dute opari.

 izen-emateko orria

 

Kromoa_auto_1.jpgKromoa_auto_2.jpgKromoa_auto_3.jpg