Euskara ikastaroetan izen emateko aukera berria merkataritzako eta ostalaritzako langileentzat

Euskararen Udal Patronatuak izen emateko epea zabaldu du 2010eko abuztuan.

URUMEA15_ikasleak_adi_adi_300.jpg

Aurreko deialdietan bezala, 2010eko udazkenean egingo dira ikastaro hauek. HABEk sorturiko Dendaketan eta Ostalaritza ikasmateriala erabiltzeaz gain, alor honetako komunikazio beharretara egokitutako materiala erabiliko da. Besteak beste, eduki hauek lantzen dira: sektore hauetako oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak… Ikastaro hauen matrikula 60 €koa da.

 Idatzizko gaitasuna landu nahi dutenek ere badute aukerarik

Euskararen Udal Patronatuak euskara dakitenentzat ere eskaintzen du aukerarik. Lanerako idazkiak I eta Lanerako idazkiak II moduluen bitartez (25 ordu - 30 €) hizkuntza-ezagutza zabaltzea eta batik bat, idatzizko komunikazio gaitasuna hobetzea dute helburu eta bereziki interesgarriak dira aholkularitza eta kudeaketa alorretan edota inprentetan lanean dabiltzanentzat. Ikastaro hauetan laneko idatziak landuko dira: faxak, e-mailak, fakturak, gutunak, erreklamazioak...

Izen ematea

Izena emateko epea zabalik dago eta interesatuek abuztuaren 20a baino lehen eman beharko dute izena Euskararen Udal Patronatuaren bulegoan 943 483 750 (9.00-14:00), izen emateko orri honen bidez edota sektoreko elkarteren batean: Gipuzkoako Merkatarien federazioa, Dendass, Zaharrean-Centro Erdi, Auzoa eta Gipuzkoako Ostalarien Elkartea.

 Ikastaro hauek irailaren amaiera aldera hasiko dira, eta hiru hilabete eta erdi iraungo dute.

 izen-emateko orria

 

Kromoa_auto_1.jpgKromoa_auto_2.jpgKromoa_auto_3.jpg