Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren Sariak banatu dira
Sshops Donostiak Gabonetan antolatzen deun erakusleiho lehiaketa arrakastatsua suertatu da eta guztira 98 dendek hartu dute parte. Kategoria ezberdinetan banatu dira sariak eta Cristaleria Colore, Viajar a la carta, Arostegi arraindegia eta Puertas Amara izan dira erakusleiho nabarmenenak
Iaz baino 18 partaide gehiago izan ditu Sshops Donostiak antolatzen duen erakusleiho-lehiaketaren aurtengo edizioak eta Irungo Kunsthal diseinu zentruak epaitu duenaren arabera ondokoak izan dira denda sarituak atal ezberdinetan: Iraunkortasunean, Egiako Cristaleria Colore nabarmendu dute eta 2.000€ eta diploma irabazi ditu; berritzaileen atalean Bergara kaleko Viajar a la carta dendak irabazi du lehen saria, 1.200€ eta originaltasuna saritzen zen atalean Puertas Amara nagusitu da 2.000€ eta diploma irabaziz. Bestalde, aurten lehen aldiz, erakusleihorik herrikoiena ere saritu da eta Arostegi arrandegia suertatu da garaile.
Auzoz auzokako sari banaketari dagokionez, aipamen berezia jaso dute Dandai Oinetakoak (Erriberak), Jenny (Antiguuo), Abracadabra (Erdigunea), Amaiur Argazkiak (Gros), Tytti Thusberg (Egia/Altza/intxaurrondo) eta Luis Irizar sukalde-eskolak.

